XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Adar bat botatzen denean, ez dela paper-muturren antzera abiatzen, baina berriz ere berehala erortzen dela.

- Apobeltza gora eta behera ari dela hegalei eragin gabe.

Gero isatsa zabaldu, eta jira egiten duela.

Haurrek ez dadukate motorea eta helizea lituzkean saiaketa-hegazkinik.

Paperezko aidekoz besterik ez dadukate; alegia, aidea baino astunago denik ezer ez.

ASTELEHENEAN.

- Zerbait atxemana uste dut.

Hegazkinak bere motorea geldiarazten duenean, ez da erortzen; planeatu egiten du.

Berriz ere goruntz abiatu nahi duenean, berriz abiarazten du motorea.

Helizeek hegazkina jasotzen dute, eta hegalek gero aidean barrena atxikitzen.

Gauzak horrela ni neu sartu naiz.

Taxuz jokatzeko eskatu dut.

Hor bi arazo dago: bata helizearena da; planeatzen duten arazoa besterik da.

Eztabaida sortu; eta puntu hauek aztertzea erabaki dugu: 1- Nola hegaldarazten dute hegalek?.

2- Nola jasotzen dute helizeek?.

3- Nola zuzentzen da hegazkina?.

- Atzo ihes egin nahi izan zuen ene usapalak.

Isatsetik harrapatu nahi izan nuen, eta isatsa kendu nion.

Geroztik usapalak ez du hegaz egiten.